Erraminta-Makina Fabrikatzaileen Elkarteko (AFM) zuzendaria izan zen Alberto Ortueta 33 urte luzez. Sektoreari bultzada handia eman dio Ortuetak eginiko lanak. Hemen eginiko erreminta makinek gaur egun nazioartean duten esparruan kokatzen lagundu zuen, eta produkzio eta esportazio zifrak inoizko goreneraino ailegatu ziren bere zuzendaritzapean.
2006an laga zuen AFMko zuzendaritza eta bere semeari, Xabierri, pasa zion lekukoa, bera baita ordutik zuzendari berria. Bestalde, AFMko zuzendari karguaz baliatuz, IMH eta Makina Erremintaren Museoko sortzaile nagusietako bat izan zen Ortueta. Hain zuen, museoaren 10. urteurrena ospatzeko ekintzetan egin zuen azken agerraldi publikoa elgoibartarrak, joan zen abenduaren 18an. Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren bisita jaso zuen museoak eta berau sortzen lagundu zuten norbanako eta erakundeak omendu zituzten.
1940ko irailaren 18an jaio zen Alberto Ortueta Elgoibarren. Ekonomi eta enpresa-zientzia ikasketak burutu zituen Deustuko Unibertsitateaan eta 1962an lizentziatu zen. Segituan hasi zen lanean, 22 urte besterik ez zituela Elgoibarko Construcciones Mecanicas Alkartu enpresako zuzendari kudeatzaile izendatu zuten. Beranduago Acme Taldea sortu zuten, geroago etorriko ziren beste enpresa batzuen, tartean Danobat, aurrekaria. T. Izarra eta Estampaciones Rubi enpresetako zuzendari kudeatzaile ere izan zen Ortueta, AFMko zuzendari izatera ailegatu aurretik.
2004an Joxe Mari Korta saria jaso zuen.
•Bideoa: Alberto Ortueta, Erreminta Makinaren Museoko eta IMHko presidentea iraganaz eta etorkizuneko erronkez berbetan museoaren 10. urteurrenean.
{google}5848355214907537840{/google}