'Berrikuntza pertsonetan' GIGA proiektuko partaideen eztabaidagai

elgoibarren.net 2009ko mar. 11a, 13:19

 
Elgoibar inguruko enpresa txiki eta ertainetako hainbat ordezkari, GIGA (Gaitasun Industrialak Garatzen) proiektuko sustatzaileak diren Meka, IMH eta Armeria Eskolakoekin bilduta daude udaletxeko pleno aretoan. ‘Berrikuntza pertsonetan’ gaiaren inguruan eztabaidatzen dihardute, taldeka eta areto guztia betetzen duten sei mahai borobilen bueltan.


  Jardunaldian, erakundeen berritze prozesuetan erakundeko lankide guztien parte hartzeak duen garrantzian sakondu nahi izan dute. Moderatzaile batek jardunaldiaren egitarauan ikus ditzakezuen gai eta galderak planteatu dizkie mahaiaren inguruan bildutakoeei eta guztien artean eztabaidatu dituzte, bakoitzak bere esperientzia eta ideiak mahai gainean jarriz. Aurrekoaz gain, hiru erakunde ezagunen (Euskaltel, EITB eta Burdinola) esperientzia arrakastatsuak, bertatik bertara, ezagutzeko aukera izan dute bildutakoek.
 Meka Lanbide Heziketarako Institutuak, Elgoibarko Udalaren eta GIGA proiektuko lankide diren IMH eta Armeria Eskolaren laguntzarekin antolatutako jardunaldia da udaletxeko pleno aretoan egiten dihardutena.
 Eskualdeko enpresa txiki eta ertainetan, bereziki txikienetan, berrikuntza bultzatzea da iazko abenduan aurkeztu zuten GIGA egitasmoaren helburu nagusienetakoa.