Irabazleak, apustu etxeak proposatutako Gol x 4 Porran jokatu zuen eta bete betean asmatu. Joan zen asteburuko Ligako lau partiduen emaitzak iragarri zituen: Barcelona-Athletic (2-0), Real Madrid-Atlético de Madrid (1-1), Villarreal-Espanyol (1-0) eta Osasuna-Sporting (1-2).
Kaia tabernan egin zuen apustua joan zen zapatuan (martxoak 7) eta tabernako arduradunak oso pozik zeuden saria euren tabernan banatu izanagatik: “Orain dela hilabete eskas jarri genuen Kiroljokoaren makina eta demaseko poza daukagu sari eder hau emateko bidea izan garelako, ia honelako sari gehiago ematen jarraitzen dugun”, azaldu du Marta Diezek.
Kiroljokoak astero banatzen ditu sariak eta orain arte honako hauek izan dira handienak:
- 3.136 euro Championseko hiru partiduen emaitza asmatzeagatik (Donostiako Egia tabernan egindako apustua)
- 2.604 euro Ligako 4 partiduen 1X2-a asmatzeagatik (Irungo Corner tabernan)
- 2.070 euro Bigarren Mailako 2 partiduetan lehenengo eta bigarren zatiko 1X2-a asmatzeagatik (Gasteizko Potxi tabernan)
- 2.064 euro Lehen Mailako bi partiduen emaitza asmatzeagatik (Bilboko Uriarte tabernan).
Kiroljokoak joan zen abuztuaren 28an jarri zuen abian bere kirol apustu eskaintza Eibarko eta Gasteizko apustu-etxeak zabalduz eta tabernetan lehen apustu makinak jarriz. Gaur egun, Kiroljokoak zortzi apustu-etxe ditu (Gipuzkoa: Eibar, Irun eta Tolosa; Bizkaia: Durango, Gernika, Barakaldo eta Santurtzi; Araba: Vitoria-Gasteiz) eta 200 Makina baino gehiago hiru probintzietako tabernetan. Gainera, bost Kiroljokoa Txoko ditu. Kobratzeak egiteko (4 Bilbon eta 1 Donostian).
- Webgunea: Kiroljokoa