Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren menpe dagoen Lanbideren oinarrizko helburua, enplegu betea, egonkorra eta kalitatekoa lortzen laguntzea eta lurralde zein gizarteari kohesioa emango dien lan-merkatua bultzatzea da. Hori lortzeko, funtsezkoa da langabeen lan-munduratzea erraztea, enplegu-politika aktiboen bitartez.
Lanbideren bulegora hurbiltzen direnek informazioa, orientabidea, bitartekaritza, prestakuntza, autoenplegurako laguntza eta enplegurako laguntzak jasoko dituzte, lan bila dabilen pertsona bakoitzari Plan integrala eta pertsonalizatua eskainiz. Zerbitzu horiek, eta beste batzuk, aurkituko dituzte herritarrek eta enpresek Gabriel Krutzalaegi kaleko 8. zenbakian (Ludotekaren eta Gaztelekuaren alboan) inauguratuko duten bulegoan, Lanbidek Euskal Autonomi Erkidegoan ireki duten bederatzigarrena.
- Elgoibarko bulegoak (150 m²) Eibarren zegoena ordezkatuko du eta Elgoibarko Udalak 20 urterako laga dio lokala Lanbideren erakunde kudeatzaileari, Egailan, Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Sozietate Publikoari.