Herri kirolak hileko azken zapatuko feriara bueltatuko dira

elgoibarren.net 2009ko api. 22a, 13:26

 
Zapatu honetan (apirilak 25) egingo da hilero-hilero egiten den hileko azken zapatuko feria. Apirileko ferian, udaberrian sartzearekin batera, herri kirolen itzulera izango da nobedade nagusia, negu sasoian atseden hartu eta gero. Eibarko Urkiagaren eta Urnietako Azkonabietaren arteko zaldi proba jokatuko da Nafarroa plazan. Indar desafioa eguerdiko 12:30ean hasiko da.



EGITARAUA:
  • Hasiera: 9:00etan
  • Bukaera: 13:30ean
  • Lekua: Nafarroa plaza/Plaza Txikia
  • Goizeko 11.00etan: Ganaduzaleek beraien animaliak erakutsi eta salgai jarriko dituzte.
  • Baserriko produktuen salmenta (parte hartuko dutenak)

    •LIZUNDIA TXABOLA Baserria
    •ZABALETA Baserria
    •ARRASKETA Baserria
    •MAUSITXA Baserria
    •EGUEN TXIKI Baserria
    •PAGOA lora denda
  • Eguerdiko 12.30etan: HERRI KIROLAK (Zaldi Proba): Eibarko Urkiaga eta Urnietako Azkonabieta. 850kiloko harriarekin hogei minutuko saio bana egin beharko dute, nork plaza gehiago egin.
  • 11:00etatik 13:00ak arte: Trikitilariak.

*OHARRA:
  • ZOZKETA egingo da baserritarren postuetan erosketaren bat burutu duten erosle guztien artean.
  • SARIA: Maiatzean zehar Herriko Antzokian antolatuko diren ekintza kultural guztietara doan joateko bi sarrera.

Lotura duten albisteak: