Auto-karabana antolatu du LABek Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean

elgoibarren.net 2009ko api. 28a, 09:29

 
Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna da gaur, apirilak 28. Mundu osoan sindikatuek eta lan osasunaren aldeko mugimenduek bultzatutako mobilizazio eguna, alegia. Hori dela-eta, "patronalak eta administrazio publikoak lan osasunaren inguruan duten jarrera" salatzeko asmoz, eskualdea zeharkatuko duen auto-karabana antolatu du LAB sindikatuak.

 


  Auto karabana goizeko 8:00etan atera da Itziarko industrigunetik eta Deba, Mutriku eta Mendarotik igaro ostean ailegatuko da Elgoibarrera. Gure herritik Soraluze aldera jarraituko du eta Eibarren amaituko da protestaldia. Unzaga plazan kontzentrazioa eta parodia egingo dituzte 12:30etik aurrera.
Kontzentrazioa arratsaldean
Arratsaldean, berriz, "Euren krisia gure osasunaren kontura" lelopean kontzentrazioa deitu du LAB sindikatuak. Plaza Handian izango da 19:00etan.

Maiatzak 1eko manifestazioa
Bestalde, maiatzaren 1ean Donostian egingo den manifestaldira joateko autobusa eta bazkaria antolatu ditu LABek. Izena emateko LABek Eibarren duen egoitzara deitu (943 82 04 89) behar da.