Enpresa onenaren saria jaso du hiru elgoibartarren energia berriztagarrien aldeko apustuak

elgoibarren.net 2009ko mai. 7a, 12:39

Hiru elgoibartarrek sortutako Efitermik enpresak lehen saria, 3.000 euro, eskuratu du Lanbide Heziketaren Ekintzailetza Sarien 3. edizioan, "2009ko enpresa onena" atalean, hain zuzen ere. Humberto eta Igor Fernandez anaiak eta Sergio Rodriguez elgoibartarrak eta hauen bazkide David González ermuarrak 2008 hasieran sortu zuten energia berriztagarrien alorrean diharduen enpresa. Bigarren saria Unai Leiaristi elgoibartarrak sortutako Estrulaser Tubo enpresak jaso du.

 

2009ko Lanbide Heziketaren Ekintzailetza Sarien 3. edizioa Donostiako Kursaalen burutu zen maiatzaren 6an. Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak sustatzen du eta Tknikak antolatu (lanbide hezitaren berrikuntzarako zentrua).
 Fernandez anaiek eta Sergio Rodriguezek orain bi urte jarri zuten abian Efitermik Energias Renovables S.L. enpresa, aurrelan handia egin eta gero. Energia berriztagarriekin lan egiten dute eta eguzki panelak egiten hasi ziren Soliclima kataluniar enpresaren frankizia enpresa moduan. Orain, Lenbur Fundazioak Eduardo Chillidaren lanekin Legazpin sortu nahi duen museoan dihardute lanean, energia geotermiko sistema jartzen.
  Bigarren saria ere elgoibartar baten eskuetara joan da. Unai Leiaristik beste bazkide batekin elkarlanean sortutako Estrulaser Tubo Legazpin lekuturako enpresak 2.000 euroko saria jaso du.

 Iñaki Mujika, Lanbide Heziketako Sailburuordearen eskutik jaso zuten saria Efitermik-ekoek. Atzean Unai Leiaristi bigarren sariaren txekearekin.

Donostiako Kursaalean banatu ziren sariak. Argazkian saritu elgoibartarrak IMHko ordezkariekin.

 
Lotura duten albisteak: