Manifestazio edo kontzentraziorik ezean, lasaitasuna izan zen nagusi greba egunean. Eguneroko gaiak saltzen dituzten komertzioek: okindegi, fruta-denda, e.a. normaltasunez jardun zuten lanean atzo, baita merkatu plazakoek ere; baserritarrak tartean, osteguna izaki. Ia denek, baina, itxi egin zuten eguerdiko 12:00etan. Harategiak, bestalde, itxita zeuden oro har. Bestelako komertzio txiki asko irekita egon ziren eguerdiko 12:00ak bitartean, normaltasunez asko eta pertsianak erdi jaitsita banaka batzuk. Banketxe eta aurrezki kutxek ez zuten grebarekin bat egin, ezta saltoki handiek ere.
Industriari dagokionez, lantegi gehienak lanean egon dira, oraindik datu zehatzik ez badago ere (eduki ahala jakinaraziko dizkizuegu). Greba orokorra deitu duten sindikatuen (ELA, LAB, ESK, STEE, EHNE eta Hiru) balorazioa ere, Elgoibarri dagokiona, daukagunean jakinaraziko dugu.
Bestalde, sindikatuek deituta Eibarren egin zen eskualdeko manifestazioan jende ugari batu zen.
∞Lotura duten albisteak: