Langabezia %19 hazi da Elgoibarren urtearen lehen erdian

elgoibarren.net 2009ko uzt. 15a, 09:55


Inem Espainiako Enplegu Institutuaren arabera, Elgoibarren 511 lagun zeuden lanik gabe ekainaren 30ean, urtarrilaren 1ean baino 88 pertsona gehiago. Hortaz, %19 igo da langabezia tasa urtearen lehen erdian. Gipuzkoan apur bat gutxiago hazi da: %16.

 


  Elgoibarren antzerako tamaina duten herrietako eta Donostiako langabezia datuak:
  • Elgoibar. 428 lagun zeuden lanik gabe urtarrilaren 1ean, 511 ekainaren 30ean, %19ko hazkundea (11.051 biztanle ditu herriak).
  • Azkoitia. 385 / 539, %40 (11.091 biztanle).
  • Azpeitia. 491 / 665, %35 (14.157 biztanle).
  • Bergara. 568 / 723, %27 (14.746 biztanle).
  • Beasain. 518 / 638, %23 (13.510 biztanle).
  • Andoain. 698 / 854, %22 (14.427 biztanle).
  • Lasarte-Oria. 924 / 1.101, %19 (17.694 biztanle).
  • Pasaia. 725 / 839, %16 (15.996 biztanle).
  • Tolosa. 750 / 843, %12 (17.894 biztanle).
  • Donostia. 7.218 / 8.070, %12 (184.248 biztanle).
  • Hondarribia. 627 / 694, %11 (16.315 biztanle).