Jabe ohi batek, -hiru bazkidek partekatzen zuten orain arte Guass diskotekaren jabetza- Bergaran, orain arte Jam aretoa egon den tokian, New Guass izeneko diskoteka zabaltzeko asmoa izan daiteke, beharbada, Guass diskoteka itxiko zuten zurrumurrua herritarren artean zabaltzearen arrazoietako bat. Dena dela, Roberto Azpillagak argitu duenez “ez daukagu oraingoz Guass diskoteka ixteko asmorik, eta urriaren 31ra arte, gutxienez, zabalduta jarraituko du. Izan ere, urriaren 31n amaitzen zaigu lokalaren jabearekin daukagun errenta alokairua, baina gure asmoa negozioarekin jarraitzea da”.