Dendariak pozik eta sarituak are gehiago Txankakuaren ferian

elgoibarren.net 2009ko ira. 21a, 12:31

Txankakuaren urteroko feriak kalera atera zituen merkatari eta herritarrak, zapatua euritsu eta goibel esnatu bazen ere. Merkatari eta Zerbitzu Elkarteko kideek 16 stand prestatu zituzten euren produktuak erakutsi eta saltzeko, eta horrez gain, edari eta pintxoak, haurrentzako puzgarriak eta txu-txu trena ere aurkitu zituzten bertaratutakoek. Lagun gehien batu zituen ekintza, baina, 100 euroko sei sarien zozketa izan zen.


1706640150904 Dendariak pozik eta sarituak are gehiago Txankakuaren ferian

 Honako hauek dira Txankakuako dendetan gastatzeko 100 euroko sei sariak irabazi dituztenak: Cristina Garcia, Olga Sousa, Gemma Agirregomezkorta, Rosa Iriondo, Loren Sanchez eta Izaskun Urbieta (ondoko argazkian).Eguerdiko 13:30ean egin zen zozketan jende mordoa batu zen Plaza Handian, bertan egotea ezinbesteko baldintza baitzen sariren bat edo beste eskuratzeko.
  Txankakuako ordezkariak, oro har, pozik daude feriak aurten eduki duen harrerarekin eta bertan izan ziren herritarrak eskertu nahi dituzte, “batez ere egin zuen eguraldia kalera irteteko aproposena ez zela izan kontutan harturik”.
Argazkiak:

1706640150962 Dendariak pozik eta sarituak are gehiago Txankakuaren ferian

1706640150992 Dendariak pozik eta sarituak are gehiago Txankakuaren ferian

1706640151023 Dendariak pozik eta sarituak are gehiago Txankakuaren ferian

1706640151055 Dendariak pozik eta sarituak are gehiago Txankakuaren ferian

1706640151088 Dendariak pozik eta sarituak are gehiago Txankakuaren ferian

1706640151127 Dendariak pozik eta sarituak are gehiago Txankakuaren ferian