Errusiatik dator trenen ardatz muntatuak egiteko eskaera, eta Danobat
Railway Sistem enpresa berriak egingo ditu. Erreminta-makinaren
sektorean sekula izan den eskaerarik handiena da Danobatek lortu duena,
eta eskaera horri esker, trenen munduan buru-belarri sartu da erreminta makina fabrikatzaile
elgoibartarra.
Hamabi milioi euroko inbertsioa egin dute erronka berria hartzeko, eta punta puntako teknologiaz hornituta, munduko liderra izan nahi du Danobatek. Bergaran ireki dute planta berria, eta bertan 45.000 ale ekoiztuko dituzte urtean, hau da, lau minutuan bat. Bertan goi mailako 65 langilek dihardute lanean gaur egun, baina hiru urte barru, 200 izan daitezke, krisi egoerak hobera egiten badu, izan ere, hamar eskaeratik zazpi atzeratu egin baitira.

Trenbidearena ez da etorkizunera begira jorratu nahi duten alor
bakarra, eta aeronautikan ere sartu dira Danobatekoak, eta Iberiarekin
bost milioi euroko kontratua sinatu dute. Era berean, energia eolikoan
ere arituko dira, erroten palak era mekanizatuan ekoizten.
•Eraikin berria Elgoibarren
Danobat Taldeko zuzendari nagusia den Rafael Barrenecheak aurreratu duenez, 2010 hasieran inauguratuko dute zuntz makinak ekoiztuko dituen eraikin berria Elgoibarren. Hogei laguni lana eman diezaiokeela aurreikusten dute eta 10 milioi euroko inbertsioa egin du Danobat Taldeak eraikin berrian.
- Informazio gehiago bideo honetan: eitb.com