Roberto Zearsolok hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra onartu du

elgoibarren.net 2009ko ira. 30a, 09:40

 
Guggenheimeko finantza zuzendari ohiak, Roberto Zearsolo elgoibartarrak, hamar urtean ia milioi erdi euroz jabetu izana aitortu du. Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta Cearsoloren defentsak akordioa egin dute: Hiru urte eta erdiko kartzela-zigorra, bidegabe jabetze eta agiri faltsutze delituengatik, eta 2.500 euroko isuna.


 Bidegabe jabetze eta agiri faltsutze delituak egotzi dizkiote Zearsolori. Ahozko epaiketari hasiera eman ostean, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak epaia eman beharko du eta baliteke Cearsolo kartzelara joatea.
 2008ko martxoan salatu zuen Guggenheimeko patronatuak Roberto Zearsoloren iruzurra. Horren arabera, 1998tik 2005era 487.000 euro lapurtu izan zituen.
 Gutun baten bidez, Zearsolok iruzurraren berri eman zuen eta 251.000 euro itzuli zituen. Gainera, itzultzeko falta ziren 120.000 euroak, hiru hilabetetan itzuliko zituela agindu zuen.
 
*Argazkia: Jordi Alemany.