Baserria etorkizuna dela aldarrikatu dute baserritar gazteek

elgoibarren.net 2009ko urr. 26a, 10:01

Baserritarren matxinada ematen ari zela zirudien, barixakuan, herriko kaleetan. Azpeitia aldetik euri langar artean ailegatu ziren “matxinatuak” ikustea besterik ez zegoen: aitzurrak, eskuareak, laiak eta beste hainbat lanabes eskuan hartuta eta, traktore baten atzetik, herriko kaleak alderik alde zeharkatu zituzten Baserritar Gazteen Martxako parte hartzaileek. Beste sasoi bateko irudia zirudien bai, baina gaur egungo baserritar gazteak, iraganaz baino etorkizunaz kezkatuago daude.  


1706640082505 Baserria etorkizuna dela aldarrikatu dute baserritar gazteek

1706640082576 Baserria etorkizuna dela aldarrikatu dute baserritar gazteek

  Manifestazioak herriko kaleak zeharkatu ostean, baserritar gazteen esperientziak elkartrukatzeko mahaingurua egin zuten Kultur Etxean. Martxako parte hartzaileek Merkatu plazako azken solairuan pasa zuten gaua eta biharamunean Eibar alderantz jarraitu zuten bidea. Durangon amaitu zen martxa domekan.