Markinako Olazar Behe baserritik Eguen Txiki baserrira ezkondu zen Mari Tere Arrate, orain 39 urte, eta handik urte gutxira hasi zen Elgoibarko plazara jaisten, Frantziska Ansola amaginarrebari erreleboa hartuta. Gustuko lana du plazakoa, baina orain laga beharra iritsi zaio.
•Laster lagako diozu plazara jaisteari. Penarik ematen dizu?
Itzela. Ni gustura joaten naiz plazara. Ez arranke handia egoten delako, baina tertulian jardun, ingurukoekin eta datozen apurrekin berriketan egin... Nahi beste asti daukagu plazan berriketarako, oso erosle gutxi dabil-eta. Atzo ere, [joan zen eguenean] 10:30ean arrautza dozena bat saldu barik geunden han. Azken orduan hasi zen jendea etortzen, txiritxiri, eta azkenerako nahikoa egun polita izan zen. Pena handia hartuko dut, baina. Nik beti esaten dut kirofanora sartzeko beldurra baino handiagoa dela plaza lagatzeko daukadan pena.
•Egunero jaisten zarete plazara?
Ez, eguenetan bakarrik, eta bera ere nahikoa eta lar. Plaza zeharo eskastu zen kinkilleroak Sigmara eraman zituztenean.
•Noiz hasi zinen plazara jaisten?
Eguen Txikira ezkondu ostean. Markinatik hona etorri nintzenean ama joaten zen, gizonaren ama, baina gauza ez zela gelditu zenean, neu hasi nintzen haren arrastoan. Orain 90 urte ditu amak, Frantziskak. Ni hasi nintzenean jende asko igotzen zen plazara, baina orain beheko fruta saltzaileek ere ez ei dute ezer saltzen. Plazara etortzeari laga dio jendeak. Ezkutuan ere bagaude, baina ez dut uste horregaitik denik. Eibarren bista-bistan daude, baina han ere zeharo eskastu ei da plazako kontua. Todo a cien-ak eta denda handiak daude orain jendez gainezka. Dena kanpotik dator, baina merke, eta jendeak ez du besterik ikusten.

•Leku aldapatsuak dira zuenak. Zelan moldatzen zarete?
Moldatu egin behar, ez dago besterik. Goiko aldera daukagu ortua, errepidearen gaineko aldetik. Leku aldapatsuak dira, eta gero eta gehiago kostatzen zaigu. Egia da lau-laua ere ez dela ona, gerri makurrean jardun behar izaten delako beharrean. Azkeneko bost-sei urtean aitzurrarekin egiten dugu guk dena, orain 40 bat urte moduan. Lehen makinarekin goldatzen genuen lurra, baina orain ez gara gauza. Gizona ibiltzen zen makinarekin, eta ni goiko aldetik tiraka sokarekin, irauli ez zedin. Hala eta guztiz, zenbat bider ez ote zen irauli!
•Zer nolako bezeroak izaten dira plazakoak?
Beti-beti etortzen direnak dira asko. Haiei esker bizi gara gu. Erosle gehienak zahar xamarrak dira, eta haiek amaitzen direnean amaituko da Elgoibarko plaza. Baserritik kalera ezkondutakoak dira txarrenak. Horrexek amorrarazten nau. Jakin baserriko lana zenbat kostatakoa den, eta hala eta guztiz ere, merketzeko eskatzen beti. Bost euro eskatzen baduzu, hiru nahi. Denda handietan isil-isilik ordaindu beharko dute eskatutakoa, baina hemen... Zahar-zaharrak ere txarrak dira. Dirua estimatu izaten dute horiek. Umea hazi ezinda dabiltzan gazteak eta sasoiko jendeak, ostera, ezer esan barik ordaintzen dute eskatutakoa. Ordaintzen onenak, baina, gizonezkoak dira.
•Elgoibarko plaza asko aldatu da zu hasi zinenetik hona?
Bai. Lehen ez zen orain beste asti izaten berriketarako. Orduan metro bat bakarrik izaten genuen, eta sartu ezinda ibiltzen ginen. Orain, berriz, ia lau metro ditugu bakoitzak. Berriztik ere etortzen zen jendea lehen, baina zaharrak erretiratu zirenean, handik ez zen besterik etorri. Eta asmatu zuten! Hobe da tailerrean edo beste nonbaiten ibili plazara etorri baino. Lehen 40 bat pezeta ordaintzen genuen plazan egoteagatik, baina Karmelo plazeroa hil zenetik, debalde daukagu. Plaza bete-beteta egoten zen orduan, eta orain, berriz, zortzi bat baserritakoak etortzen gara bakarrik. Etortzeko modua ere aldatu da. Gure ama oinez etortzen zen, estrata zuloetatik behera, traste guztiak asto gainean hartuta. Ni hasi nintzenerako, baina, errepidea eginda zegoen, eta gu beti autoz ibili gara.
•Zelan ikusten duzu plazaren etorkizuna?
Beltz. Guretik ez da inor joango nik lagatakoan, eta besteetatik ere, nekez. Laster joko du hondoa Elgoibarko plazak, atzetik ez dator inor eta.

- Elkarrizketa osorik irakurtzeko: BARREN 731. alea (PDF)