Sektore aeroespaziala aztergai IMHn

elgoibarren.net 2010ko mar. 10a, 10:48

Eskualdeko enpresa txiki eta ertainetan, bereziki txikienetan, berrikuntza bultzatzea da GIGA (Gaitasun Industrialak Garatzen) egitasmoaren helburu nagusienetakoa. Enpresa horiek krisiari aurre egiteko irtenbidea izan daitekeen sektore baten inguruko jardunaldiak antolatu ditu erreminta makinaren institutuak.
 Internetez zuzenean jarraitu daiteke sektore aeroespazialerako mekanizazioa jardunaldia.

 

1706639836641 Sektore aeroespaziala aztergai IMHn

 Mekanizatuan diharduten enpresak merkatu berriak edo balio erantsi handiko produktuak sortzera behartuta daude, mekanizatuaren ohiko merkatuak bizi duen krisi egoera dela-eta. Sektore aeroespazialak sektore erakargarria izateko baldintza guztiak dauzka, baina zalantza eta galdera asko daude airean: zer behar da merkatu zorrotz horretarako osagaiak mekanizatzeko? Zein gaitasun, ezagutza eta bitarteko behar dira? Zer egin behar da sektore horretan hornitzaile izateko? Galdera horiek guztiak argitzen saiatuko dira gaur (martxoak 10) IMHn egiten diharduten GIGA jardunaldietan.
 Sektore aeroespazialeko enpresa garrantzitsuetako ordezkariek parte hartuko dute. Besteak beste, Nicolas Barroso (EADS), Pedro Ingles (Sandvik) edo Unai Aizpuruak (DMP-Zehatz).