Bertako babarrunak dastatzeko aukera hileko azken zapatuko ferian

elgoibarren.net 2010ko mar. 24a, 15:13

 
Neguko bi hilabeteko geldialdiaren ostean, hileko azken zapatuko feria egingo da datorren asteburuan, martxoaren 27an. Hilabete honetan, feria girotzeko helburuarekin, jardunaldi gastronomikoa antolatu dute Udalak, Debemenek eta Elgoibarko Klub Deportiboak. Goizean, 12:00etatik 14:00etara, Elgoibarko baserrietako babarrunak banatuko dituzte, sakramentu guztiekin (aza, txorzo, odoliki…) banatu ere. Batutako dirua CD Elgoibar kirol taldearentzat izango da. (egitaraua dauka)


  Katilu txiki batean banatuko dituzte babarrunak Nafarroa plazan jarriko den txosnan (baserritarren salmenta-postuen ondoan), eta lortutako dirua Elgoibarko Klub Deportiboarentzat izango da. Hain justu, klubeko kideek banatuko dituzte babarrunak, horretarako propio jarriko diren mahaietan.
Gainera, arratsaldean mota askotariko pintxoak dastatzeko aukera izango da, euro baten truke (txorizoa, odolostea, abelgorrien saihetsak eta Lumagorri baserriko oilaskoak).

Elgoibarko hileko azken zapatuko feria (Martxoak 27, zapatua)
9.00-14.00: Baserriko produktuen salmenta Nafarroa Plazan
Partehartzaileak:
  • TXILLARRE BASERRIA
  • LIZUNDIA TXABOLA BASERRIA
  • ZABALETA BASERRIA
  • ARRASKETA BASERRIA
  • EGUEN TXIKI BASERRIA
11.45-14.00: Kale Kantariak (*barixakuan entsegua egingo dute Kultur Etxeko sotoan eta herritar guztiak animatu nahi dituzte bertan parte hartzeko).
Arratsaldean: Ganadu eta Baserriko tresneriaren salerosketa Plaza Txikian