•Aparkalekuak OTArekin
Eraikina botatzeak eta aparkalekua egokitzeak sortutako gastuei aurre egiteko, ordaindutako OTA sistema bitartez arautuko ditu Udalak aparkalekuak. Oraindik ez dakite noiz hasiko diren eraikina botatzen, baina ahal den bizkorren egitea da euren asmoa.
•Agur festa eguaztenean
Original dantzalekuko arduradunek agur festa antolatu dute martxoaren 31rako. Gaueko 21:00etatik hurrengo eguneko 9:00ak bitartean, azken urteetan diskotekatik pasa diren DJek jarriko dute musika.
Bestalde, Agustin Alonso, dantzalekuko arduraduna, “penatuta” dago Udalak eta etxejabeek adostu duten erabakiarekin. Tabernari ezagunaren ustez, herriko ostalaritzarako kaltegarria da distotekaren itxiera. “Zapatuetan bakarrik irekitzen dugu, barixakuetan apenas dabilelako inor kalean, eta Guassaren itxierak ez du egoera hobetuko, alderantziz. Gainera, herriko gazteak kanpora joatera behartuko ditugu, horrek dakarren arriskuarekin. Izan ere, festa luzatu nahi dutenek autoa hartu beharko dute. Gurasoentzako kezka iturri berria izango da”
Alonsok diskotekaren itxiera ez dagoela justifikatua uste du, eta urte batzuk gehiagoan irekitzea zen bere asmoa, "baina Udalak eginahalak eta bi egin ditu diskoteka ixteko"
∞Lotura duten albisteak:
- Guass dantzalekuaren lokala bereganatzeko asmoa azaldu du Udalak (2009-09-24)
- Oraingoz ez dute Guass diskoteka itxiko (2009-09-04)