Toribio Echevarria sarietako finalisten artean dago Gorosabel enpresak aurkeztutako proiektua

elgoibarren.net 2010ko api. 6a, 11:40

Apirilaren 26an banatuko dituzte, Eibarko Coliseoan, Toribio Echevarria sari entzutetsuak. "Enpresa berriak" sailean lau proiektu iritsi dira finalera, eta horietako bat da Mendaroko Gorosabel enpresak aurkeztutako Akualur proiektua.


  “Urmael modularra funtzionamendu autonomoarekin birzirkulazio akuikulturarako”, horixe da Gorosabel enpresak Toribio Echevarria sarietara aurkeztu duen Akuilar proiektuaren funtsa.
 Toribio Echevarria Sariak 1990. urtean hasi ziren antolatzen eta aurten 20. urtea beteko dute. 2010eko edizio honetan, aurkeztu ziren 31 proiektuetatik, "Enpresa Asmoak" kategorian bost proiektu iritsi dira finalera eta "Enpresa berriak" sailean lau, tartean, aurrez aipaturiko Akuilar proiektua.

Gorosabel enpresako tailerra.

Enpresa munduarekin lotura duten Euskal Herriko saririk garrantzitsuenak dira Toribio Echevarrria sariak, bai antzinatasunagatik eta baita ematen dituzten sariengatik ere; 100.000 eurotik gora. Sariok sorkuntza eta berrikuntza teknologikoa ardatz duten ekimenak sustatu eta bultzatzeko asmoa dute.
 
ENPRESA BERRIAK
  • GOROSABEL: AKUALUR PROIEKTUA. Urmael modularra funtzionamendu autonomoarekin birzirkulazio akuikulturarako.  (Mendaro. Gipuzkoa ).
  • ANBOTO: Pertsonen eta makina konputazionalen arteko erlazio interaktibo erraz eta adimendunera zuzendutako konponbide teknologikoak, lengoaia naturalak prozesatzean oinarritutako Laguntzaile Birtualak eta Berbeta Sistemak garatuta.  (Erandio. Bizkaia).
  • MATZ ERREKA: INTU PROIEKTUA: Torleju ultrasonikoa, balio edo/eta segurtasun baldintza handiko instalazioetarakoa.  .(Antzuola. Gipuzkoa)
  • NEM SOLUTIONS. Balio erantsi handiko konponbideak garraioaren, energiaren eta osasunaren mantentze prediktiborako. (Donostia. Gipuzkoa).

ASMOAK /ENPRESA PROIEKTUAK
  • BLUE AGRO: Balio erantsi handiko ongarriak garatu, fabrikatu eta merkaturatu, konplexutasuneko matrize bioteknologiko  batean oinarrituta.  (Zigoitia. Araba).
  • DESMOPLAT. Medikuntza birsortzailera zuzendutako agente antologo bat lortzeko tecnología. (Donostia. Gipuzkoa). 
  • INNOVATE & TRANSPORT: Trenbide kudeaketari laguntzeko sistemak, posizionamendu eta geo-kokatze teknologian oinarritutakoak. (Donostia. Gipuzkoa).
  • LEXINDER: Zuzenbidearen profesionalei zuzendutako aditu-ezagutzarako kudeaketa-plataforma. (Donostia. Gipuzkoa).
  • TIRES-TEXTILES. Baztertutako pneumatikoekin egindako ehunak, erabilera teknikorakoak, diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzea. (Donostia. Gipuzkoa).
*Iturriak: egoibarra.com; www.bicberrilan.com.