Bitartekariak desagertzea ez du eskatzen Lazarobasterrek. "Industria batean beharra egon izan da eta aurrerantzean ere egongo da industriaren beharra. Ikusi dena da administrazioetako politikek distribuzioa babestu dutela, saltoki handietan ikusten ditugu eta baserritarrak gelditu dira indefentsio batean". Banatzaileek prezioekin estutzen dituztela onartu du eta oso prezio merkean jardun behar izaten dutela. “Produkzio kostuen azpitik lanean ari gara baina, ez dago beste biderik”. Prezioen behatokia sortzeko itxaropena dute EHNEkoek, egoera, neurri batean, zuzentzeko.
Esnearen ekoizpenak eman dizkie orain arte buruhausteak baina, haragi alorrean ere irabazi txikiak dituzte. Esnea saltzeko makinek herritarretara, kontsumitzaileetara hurbildu dituzte eta hori da bidea Lazarobasterren ustez. "Azken urteetan asko aldatu dira erosketak egiteko joerak. Saltoki handiek indar ikaragarria hartu dute eta oso erraza bilakatu da kotxea hartu eta asteko erosketak gune horietan egitea". Aldaketa horiek azoka askoren gainbehera ekarri dutela gaineratu du. Baina, Lazarobasterrek dio "kontsumitzaile eta baserritarren arteko harremanak landu behar direla eta horren barruan ekimen desberdinak daude. Azoka bereziak antolatzea horietako bat da eta orain arte egin diren probetan emaitza ona lortu dute".
•Transgenikoak
Transgenikoen alorrean lan asko egin litekeela uste du Iñaki Lazarobasterrek. "Apiril honetan (transgenikoen kontrako astearen atarian gaude) badago Europa mailan antolatu den manifestaldia Madrilen. Dena den, ikusten da Europatik onartu direla produktu transgenikoak. Ematen zuen nolabaiteko geldialdia zegoela Europatik eta orain ikusten da berriz ere urratsak ematen ari direla. Gehiago egin beharrean gaude".
- AUDIOA: Entzun audioa (11 minutu dauzka) hemen: Albiste Faktoria - Euskadi Irratia
∞Lotura duten albisteak:
*Iturria eta argazkia: Euskadi Irratia