Izena emateko epea maiatzaren 20ra arte zabalik egongo da eta parte hartu nahi duten ostalariak Elgoibarko Udaleko Merkataritza Sailarekin jarri beharko dira harremanetan, 943 741 050 telefonora deituz. Izena ematerako orduan, establezimenduaren datuez gain, pintxoaren izena (euskaraz) eta osagai nagusiak adierazi beharko dira. Izena ematen duten ostalariekin bilera bat egiteko asmoa dutela azaldu dute Merkataritza Saileko arduradunek, “lehiaketaren nondik norakoak komentatu eta zehazteko”.
- Ikus hemen: Pintxo Lehiaketaren oinarriak
Izen aldaketa
Gurean Bai-merkataritza egitasmoaren etena dela-eta lehiaketaren izena aldatu egin da; Gurean Bai Pintxo Lehiaketa moduan hasi zena, tabernen arteko Pintxo Lehiaketa izango da aurten.
∞Lotura duten albisteak: