Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Agentziak, Debegesak, emandako datuen arabera, Debegesako enpresa berriak sortzen laguntzeko zerbitzuak eskualdeko ekintzaile ugariri aholkularitza eskaintzen dio enpresa berriak sortzeko prozesuan. Joan den urtean, bai Debegesako instalakuntzetan nahiz www.debegesa.com webgunean 240 kontsulta izan zituzten. Debegesak aurten zerbitzu hau emateko metodologia berria jarriko du martxan: Autoenplegu Tailerrak. Bertan, besteak-beste, honako galderak erantzungo dituzte: Debegesak zertan lagundu nazake nire enpresa sortzerakoan? Zer nolako diru-laguntzak daude nire enpresa jartzeko? Nola aztertu dezaket nire negozioaren bideragarritasuna?
•42 enpresa berri Debabarrenean
Debegesako Enpresa Proiektu Berriak Sustatzeko Zerbitzuak, 2009 urtean 42 enpresa sortzen lagundu zuen. Guztira, 49 ekintzaile izan dira eta 53 lanpostu berri sortu dira. Kokapenari dagokionez, 19 Eibarren ireki dira, 7 Elgoibarren, 5 Deban, 4 Ermuan, 3 Mutrikun, 1 Soraluzen eta azkenik, 1 Mendaron. Enpresa horietatik %52 zerbitzu-enpresak dira, %43 merkataritza eta ostalaritza sektorekoak eta azkenik, %5 industrialak.
- Ikus hemen: Debegesak lagundutako enpresen gida
- Ikus hemen (xls): Debabarrenean eta Elgoibarren sortutako enpresen datuak (2008 eta 2009)
•Biziraupen-tasa altua
Biziraupen-tasa, sortu diren enpresa kopuru guztietatik denbora tarte bat pasa ondoren bizirik gelditzen direnen proportzioa da. “Oro har, bost urte igaro ondoren bizirik dirauten enpresak %50 baino gutxiago izaten dira. Debegesaren kasuan, bere laguntzarekin sortutako enpresek biziraupen-tasa altuagoa izaten dute, 2002tik martxan jarri diren enpresen kopurua kontutan hartzen baldin badugu, batez besteko biziraupen-tasa %86koa baita”.
•Ekintzailearen Eguna 2010
Ekintzailearen Eguneko ekitaldi nagusia maiatzaren 20an izango da Debegesaren egoitzan, Eibarko Azitain industrialdean. Egun horren aitzakian, beste hainbat ekimen ere izango dira maiatzean zehar. Batetik, autoenplegurako tailerrak izango dira Debabarreneko herri guztietan, Herriz Herri tailerrak, hain justu. Bestetik, Debegesaren egoitzaren sarreran, autoenpleguaren eta ekintzailetasunaren gaineko informazio osoa aurkituko dute interesa duten guztiek eta hantxe egongo da, gainera, Debegesako teknikaria beharrezko azalpen guztiak emateko.
Maiatzaren 20a, izango da, baina, egun handia. Ekitaldi nagusia Debegesaren egoitzan egingo da, esan bezala, 18:00etatik aurrera, egitarau zabal batekin. Azkenik, aipatu behar da maiatzaren 20ko ekitaldira joateko izena eman behar dela, debegesa2010@gmail.com helbidera idatzita edo 944 700 743 telefono zenbakira deituta.