Dagoeneko argitaratu da obrak lizitatzeko iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Foru Aldundiak Elgoibarko Udalaren laguntzarekin sustatutako proiektu pilotu honetan lau herrik parte hartuko dute: Elgoibar, Oñati, Zarautz eta Zegamak. Guztietan 15-20 KW-ko eguzki instalazio fotovoltaikoak jarriko dituzte. Lanok egiteko 235.056 euroko aurrekontua onartu du Diputazioak.
Abantaila fiskalak
“Gipuzkoa mailan aurrera atera nahi duten proiektu handi baten proba modukoa da Elgoibarren eta beste hiru herri horietan egingo dutena. Eguzki plaka fotovoltaikoak jartzea, laguntza fiskalekin, inbertsio bideragarria izan daitekeela frogatu nahi du Foru Aldundiak”, azaldu du Alfredo Etxeberriak. Izan ere, proiektu pilotu honen baitan, herritarrek plaken akzioak erosteko aukera izango dute, eta horrela, plaken jabe bihurtuko dira. Ondorioz, inbertsiogileek, energia sortzeagatiko mozkinak eskuratzeaz gain, plakak erosteak dakartzan onura fiskalak aprobetxatu ahal izango dituzte. Eguzkia energia baliabide energetiko egokia, eta aldi berean, inbertsio bideragarria dela frogatu nahi da.

Proiektuaren lehen zatian Herri Eskolan eta Mintxetan jarriko dituzte eguzki plakak, baina etorkizunean plakak jartzeko aukera beste sektore batzuetara eta herritarrengana zabaltzea da Foru Aldundiaren asmoa. “Industrien teilatuak esaterako potentzial handiko guneak izan daitezkeela uste dute Foru Aldundiko adituek”, azaldu du Elgoibarko alkateak.
∞Lotura duten albisteak: