Hamabi tabernak parte hartuko dute pintxo lehiaketan

elgoibarren.net 2010ko eka. 17a, 14:34

 
Elgoibarko II. Pintxo Lehiaketa Ekainaren 24an eta 25ean egingo da. Aurten, hamabi tabernak parte hartuko dute: Txarriduna, Iriondo, Gabi, King-kong, El Gautxo, Gorbea, Madigan´s, Iturri, Salento, Ametsa, Lanbroa eta Lojantzi. Ondoko argazkietan lehiarako, eta elgoibartarron gozamenerako prestatu dituzten pintxoak ikus ditzakezue, bakoitza egiteko erabili dituzten osagaiekin.

 

Aurtengo pintxo lehiaketaren aurkezpena.

 Lehiaketa eguenean (ekainak 24) hasiko da, 19:00etan, eta 22:00ak arte iraungo du. Barixakuan, berriz, 11:00etan hasi eta 22:00etan amaituko da. Pintxoak euro bat balioko du.
 Parte hartzaileen artean bi sari banatuko dira: Elgoibarko Pintxo Onenaren saria eta Herritarren Saria. Azken hori herritarren botoen bidez hautatuko dute. Bozkatzen dutenen artean Belaustegi Jatetxeko dastaketa menu bat zozketatuko da.
Estreinako edizioko pintxo irabazleak Paulaner Txarriduna eta Gabi jatetxeek egin zituztenak izan ziren.
  • EZAGUTU PINTXOAK: II. Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten pintxoak. Ikusi hemen eta hemen (PDF)