Hileko azken zapatuko feria egingo dute bihar, ekainak 26. Elgoibarko
baserritarrek euren produktuak jarriko dituzte salgai Nafarroa Plazan,
9:00etatik aurrera, eta ganadudunek abereak jarriko dituzte ikusgai
Plaza Txikian. Horrez gain, Gipuzkoako hainbat herritako lore
saltzaileak etorriko dira. Bestalde, Sanlo elkartekoek errusiar
entsalada, patata tortilla eta Gernikako piper pintxoak banatuko
dituzte.