Antton Zubiaurre atxilotu du Ertzaintzak, industria espioitza egotzita

elgoibarren.net 2010ko eka. 25a, 15:16

 
Ertzaintzak Antton Zubiaurre atxilotu du gaur goizean, industria espioitza leporatuta. Sprilur elkarte publikoko zuzendaria eta Mendaroko alkatea (EAJtik) izandakoa da Zubiaurre. Polizia iturriek diotenez, Zubiaurre beste pertsona baten posta elektronikora sartzen zen ustez, eta "garrantzi handiko informazioa" bereganatzen zuen.


 Jaurlaritzak 1995ean sortu zuen Sprilur, Lurzoru Eraikuntza Industriaren Sustapenerako sozietatea, eta Zubiaurre elkartearen zuzendaria izan zen Juan Jose Ibarretxe lehendakaria zen bitartean.
  Europapress.es albiste agentziak aipaturiko iturri polizialek jakinarazi dutenez, ustez, Zubiaurre beste pertsona baten posta elektronikoan sartzen zen informazio garrantzitsua lortzeko. Ertzaintzak gaur eman du atxiloketaren berri baina xehetasun gutxi eskaini ditu, sumarioa oraindik sekretupean dagoelako. Albisteak oihartzun zabala izan du komunikabideetan.
 
 
  *Argazkia: elcorreo.com