Txankakua Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak azoka antolatu du biharko

elgoibarren.net 2010ko ira. 17a, 13:13

 
 Bihar (irailak 18) egingo dute Txankakuako merkatariek urteroko azoka. 11:00etatik 14:00ak bitartean, elkarteko denden produktuak ikusi eta erosteko aukera izango da Plaza Handian, eta era berean, umeentzako puzgarriak ere jarriko dituzte.



1706639499268 Txankakua Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak azoka antolatu du biharko

Iaz bezala, Txu-txu trena ere ekarriko dute, eta hortaz, trentxoan sartu eta Elgoibarko kaleetan zehar ibilaldia egiteko aukera ere izango dute herritarrek. 
Erosketa baleen zozketa 13:30ean
 Opariak ere izango dira. Aste honetan elkarteko edozein dendatan egindako erosketen tiketa gordeta duenak bihar opari bat jasoko du plazan bertan, zigilatutako erosketa tiketa aurkeztuta. Hori bai, opariak amaitu arte iraungo du promozio horrek. Era berean, irailaren 13tik bihar arte elkarteko edozein dendatan eta biharko azokan erosketak egiten dituztenen artean zozketa bat egingo dute. Ehun euroko sei erosketa bale zozketatuko dituzte. Zozketa hori 13:30ean egingo da, eta saria eskuratzeko, tartel saritua plazan egon beharko da, zozketa egiten den momentuan bertan.