'Ekin' guneak pertsona ekintzaileei bere enpresa kokatzeko gune bat eskainiko die aurrerantzean

elgoibarren.net 2010ko aza. 12a, 09:01

 
Ekin” ekintzailetasunerako gunea eraiki du Udalak Gabriel Krutzelaegi kaleko 10 zenbakian. Jardueren sorrera, berrikuntza eta ekintzailetasuna sustatu nahi ditu Udalak bertan, betiere, herrian lana sustatzeko asmotan.

 

  Ekin gunearen xedea ondokoa da: Pertsona ekintzaileei bere enpresa kokatzeko gune bat eskaintzea. Proiektu honen parte izan nahi duten ekintzaile guztiek lokal hori erabiltzeko arauak bete behar dituzte. Arauak “Ekin” Ekintzailetasun guneko lokalen erabilera arautzen duen udal ordenantzaren bidez onartu ziren, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2010eko uztailaren 14an (ikusi hemen).
Hona hemen ordenantza arautzaileak zer dioen, laburbilduta:
  • Eskabidea aurkeztu aurreko sei hilabeteetan, Elgoibarren zerbitzuen sektoreko jardueraren bat abian jarri edo sortu duten pertsona fisiko edo juridikoentzako gunea da.
  • Gune honen parte izateko eskabidea ordenantzan araututako ereduaren arabera aurkeztu beharko da.
  • Eskabideen balorazioa ordenantzan ezarritako irizpideen arabera egingo da.
  • Moduluen erabilera aldi baterako izango da, gehienez ere, urte baterako.
  Ekintzaileentzako deialdia Gobernu Batzarrak onartu zuen 2010eko azaroaren 8an egindako bileran, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hura ere.
  Jarduera honetan parte hartu ahal izateko, interesdunek jarduerari buruzko proiektua helarazi beharko diote Udalari. Horretarako, bi hilabeteko epea izango dute. Udalak proiektuak onartu ondoren ondoren, eskaera orria bete eta Ekin gunearen parte izateko barne araubideari buruzko arauak onartu beharko dituzte.

  Ekin gunea honela banatzen da: bost bulego, bi bainugela, bilera gela bat, biltegi bat eta sukalondo bat. Bulegoetako bat Udalaren Ekintzailetasun teknikariarentzat izango da. Debegesako teknikariarekin batera, ekintzaile guztiei lagunduko diete bere proiektuak bideragarriak izan daitezen.
Interesdunak Elgoibarko Udalaren Ekintzailetasun teknikariekin jar daitezke harremanetan.
 

1706639369901 'Ekin' guneak pertsona ekintzaileei bere enpresa kokatzeko gune bat eskainiko die aurr

1706639369966 'Ekin' guneak pertsona ekintzaileei bere enpresa kokatzeko gune bat eskainiko die aurr