Foru Aldundiak Elgoibarko Udalaren laguntzarekin sustatutako proiektu
pilotu honetan lau herri parte hartzen ari dira: Elgoibar, Oñati,
Zarautz eta Zegama.
•Informazio bilerak
Mintxetako Udal Igerilekuen aldageletako teilatuan eta Herri Eskolako teilatuan 15-20 KW-ko eguzki instalazio fotovoltaikoak jarri dituzte. Proiektuaren asmoa da herritarrak eta gizarte eragileak partaide izatea energia iraunkorraren kultura zabaldu eta orokortzeko lan horretan, partaidetzak erosiz, alegia. Izan ere, horiei esker energia sortzeko metodo hori zabaldu eta hedatu egingo dela uste baitute Diputazioko arduradunek, eta egindako inbertsiotik errentagarritasun ekonomikoa lortuko dela sinetsita daude. Eguzki plaken funtzionamendua azaldu, eta, besteak beste, sistemaren bideragarritasun ekonomikoa erakusteko, parte hartzeko era azaltzeko, eta eragile ekonomikoentzat duen erakargarritasuna agertzeko informazio bilerak antolatzeko asmoa aurreratu dute diputazioko informazio iturriek.
Carlos Ormazabal, Garapen Iraunkorreko diputatuak ez du zalantzarik: "fotovoltaikoetan inbertitzea errentagarria ez ezik, jasangarria ere bada Euskadin". Ormazabalen iritziz, instalazio fotovoltaikoak jartzeko leku apropos gutxi dago lurraldean: "Lurrik ez daukagu soberan, bai ordea teilatuak. Teilatuek eskaintzen diguten aukera probestu behar dugu energia garbia sortzeko". Energia berriztagarriak sortzea bultzatzeko ekimenaren lehen fasean lau herritako eraikin publikoen teilatuetan jarriko dituzte eguzki plakak. Diputatuak adierazi duenez, energia sortzeko sistema hori zabaltzea, hau da, eraikin publiko eta pribatuetako nahiz industria pabilioietako teilatuetan jartzea, "pizgarria izango da Gipuzkoan industria fotovoltaikoa sortzeko, eta horrek berarekin ekarriko du jarduera eta enplegua sortzea, krisi larrian gauden garai honetan".
•Argazkiak:
•Bideoa:
∞Lotura duten albisteak:
- Eguzki plaka fotovoltaikoak jarriko dituzte Herri Eskolan eta Mintxetan (2010-05-26)
- “Elgoibar Berdea”: ohitura berriak eta iraunkorragoak bultzatzeko hamar ekintza (2010-04-27)
- Baserrietako energia kontsumoa neurtuko du Efitermik enpresak (2010-02-25)
- Gipuzkoako ingurumenaren ataria (4.gipuzkoa.net)