Toribio Echevarria Saria 1990. urtean sortu zuten; aurten 21. urtea bete dute. Enpresa alorrean Euskal Herriko sari garrantzitsuenak dira, bai antzinatasunagatik eta bai banatzen dituzten sariak (100-000 eurotik gora) direla-eta. Joan den apirilaren 7an banatu zituzten sariok Eibarren. Aurten 35 hautagai aurkeztu dira sarietara; 18 ideia eta enpresa proiektuen kategorian eta 17 hautagai enpresa berrien mailan. Azkenean Donostiara (hiru enpresa), Itziarrera (bat) eta Bilbora (bat) joan dira sariak.
Eta, esan bezala, Bikaintasunaren Aitortza Mendaroko Grupo Egile XXI enpresak eskuratu du. DMP eta Zehatz enpresen izaera berritzaile eta ekintzailea indartzeko sortu zuten Egile taldea 2005ean. Une honetan zortzi enpresek osatzen dute taldea eta 200 langiletik gora ari dira horietan lanean.
Hona hemen sarituak:
Hona hemen sarituak:
- Enpresa asmoei Saria: Donostiako Wattio, Sistema de Ahorro Energetico: Efizientzia energetikorako balio altuko konponbide teknologikoak.
- Teknologia arloko Saria (Enpresa asmoak): Luix. Donostiakoa
- Enpresa berriei Saria: Regennia (Donostia): Hazte faktoreak dituzten agente birsortzaileak, osasun alorrera zuzenduriko aplikazioak: dermikoak, traumatologikoak, estetikoak...
- Teknologia alorreko saria (Enpresa berriak): Itziarko Reiner Microtek
- Nazioartekotzeari Babesa Saria. Axia Ingenieríia y Soluciones SL, Bilbokoa.
- Bikaintasun Ekintzaileari Aitortza Saria: Grupo Egile XXI, Mendarokoa.
*Iturria: egoibarra.com