Elgoibartarrek azoken alde egin duten apustua ‘Sustraia’ saioan

elgoibarren.net 2011ko mai. 16a, 14:52

 
Nekazaritza, arrantza eta abeltzaintzaren inguruko gaiak jorratzen ditu ETBko Sustraia saio beteranoak. Oraingoan, Elgoibarren jarri dute begia, “elgoibartarrek azoken alde egin duten apustuan”, hain justu. (bideoa dauka)

 
 Industria maila handiko herria izan arren, bertako mendi hegietan eta ibar txikietan nekazaritzak bizirik dirauela nabarmentzen dute Sustraia saiokoek, aipaturiko erreportajean. “Lehen sektorean aritzen diren ustiategi gutxi egon arren, lehen sektorearen erakarmena handia da Elgoibarren, eta historikoki erro sakonak ditu udalerri osoan. Hori dela-eta, herriak azoken alde egiten eta baserritarrak babesten jarraitzen du, lehen sektorea elgoibartarren berezko balio gisa aldarrikatuz”.

  Hil bakoitzeko azken zapatuetan Elgoibarren egiten den ferian parte hartzen duten Lutxi Telleria (Basueta baserria), Peio Rubio (Txillarre baserria) eta Iñaki Ansola (Mausitxa baserria) baserritarrekin, eta Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatearekin berba egin dute Sustraia saiokoek, luze eta zabal.

 Ondorengo bideoaren amaieran, 14:53 minututik aurrera, ematen dute Elgoibarren berri.
BIDEOA (eitb.com)