Iaz hamahiru enpresa sortu ziren Elgoibarren, Debegesak lagunduta

elgoibarren.net 2011ko mai. 18a, 09:54

 
Hamahiru mikro-enpresa eta hamasei lanpostu berri sortu ziren, 2010ean, Elgoibarren, Debegesako Enpresa Proiektu Berriak Sustatzeko Zerbitzuari esker. Debegesak, hain zuzen, Ekintzailearen Eguna ospatuko du datorren maiatzaren 26an.

 


 Debabarrenako Garapen Ekonomikorako elkarteak, Debegesak, enpresa berriak sortzen laguntzeko zerbitzu bat dauka. Eskualdeko ekintzaile ugari lagundu dituzte bertan azken urteotan (ikusi hemen: lagundutako enpresen gida). Enpresa berri bat sortzeko prozesuan aholkularitza da, batez ere, garapen ekonomikorako elkarteak ekintzaileei eskaintzen dien laguntzarik handiena. Iaz, esaterako, 32 kontsulta jaso zituzten. Debegesaren laguntzari esker Elgoibarren sortutako enpresak, baina, hamar izan ziren. Eskualdean 42 enpresa berri eratzen lagundu zuen, 2010ean, Debegesako Enpresa-proiektu Berrientzako Laguntza Zerbitzuak. Horiei esker 52 lanpostu zuzen sortu dira.
Honako hauek dira 2010ean Elgoibarren sortutako enpresetako batzuek:
Ekintzaile Eguna maiatzaren 26an
 Urtero moduan, Ekintzailearen Eguna antolatu du Debegesak. Aurtengoa maiatzaren 26an, eguena, izango da. Ekintzaileek euren esperientzia eta ezagutzak elkartrukatu eta sormena bultzatzea da, besteak beste, egun honen funtsa. Aukera profesional berriak sustatzeko bilguneak erraztea da beste helburuetako bat. Informazio gehiago: Ekintzailearen Eguna 2011
Ekintzaileen testigantzak
Enpresa berriak sortu dituzten ekintzaileen testigantzak ere jaso dituzte Debegesakoek. Enpresa jartzea zergatik erabaki zuten eta esperientzia nolakoa izan zen galdetu diete. Ondorengo bideoetan dauzkazue erantzunak.
{vimeo}5573619{/vimeo}
{vimeo}5905914{/vimeo}
Lotura duten albisteak: