Debegesak, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak, Ekintzailearen Eguna ospatu zuen atzo arratsaldean Azitain industriagunean, Eibarren. Bertaratutakoen artean Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberria, Mutrikuko alkate Josebe Astigarraga eta Eibarko Kultura zinegotzia, Mari Jose Telleria, izan ziren. Hauekin batera, Juan Angel Balbas Debegesako Zuzendari Nagusia eta Berrikuntza eta Enpresa Saileko teknikariak egon ziren.
Enpresen Azokarekin hasi zuten ekitaldia. Bertan eskualdean sortu berri diren enpresek euren zerbitzu eta produktuak aurkezteko aukera izan zuten.
Hauexek azokan parte hartu zuten enpresak:
- Lizzura (Eibar) - Maskotentzat moda eta bitxien diseinua
- Musikum (Eibar) – Musikoterapia
- Ilobe (Eibar)– Ikus-entzunezko zerbitzuak
- Cioka Creativa (Eibar)– Komunikaziorako zerbitzu grafikoak
- LAGUN (Eibar)- Maskoten errausketa-beilatokia
- AZT Higiene (Mutriku) – Enpresentzat garbitasun produktuak eta higienea
- Lotalo (Emua) – Koltxoi eta ehun-merkataritza
- Berbak (Elgoibar) – Idazle zerbitzuak (Jasone Osoro)
Debabarrena Ekinean! sariei dagokienean, hauexek izan ziren enpresa irabazleak:
- Talde-lanari dagokion errekonozimendua Lagun maskoten beilatokia-errausketa enpresak jaso zuen, elkarlanean oinarrituz proiektu berritzaile bat garatzerako orduan erakutsitako gaitasunagatik. Proiektu berri hau mota guztietako maskotei zuzenduta dago (txakur, katu…) eta Eibarko Matsaria Industrialdean dute egoitza.
- Plus Ekimena saria Elgoibarko Ekar Soldadura enpresarentzat izan zen. Sustatzaileek, Aitor Pagoaga, Rosa Ruiz eta Elisabeth Urdanpilleta, Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatearen eskutik jaso zuten errekonozimendua. Ekar Soldadura, industria metalurgikoaren zerbitzura lanean diharduen soldatzaile tailer laguntzailea da, industria-laguntzaile sektorearen baitan kokatua. Enpresa proiektu berri honek lorategi ekologikoen diseinu eta sorkuntza zerbitzua eskaintzen du.
•Bai industriari! errekonozimendua Bronymec-entzat
Bestalde, Bai industriari! errekonozimendua, Elgoibarko Bronymec enpresak jaso zuen Caja Rural de Navarra-ko kide Daniel Montoyaren eskutik (ondoko argazkian). Bronymec, metal ez-ferriko (brontze, aluminio eta kobrezko aleazioak), plastiko tekniko eta konpositeen merkaturatze eta mekanizazio lanetan espezializatua dago.
Bestalde, Bai industriari! errekonozimendua, Elgoibarko Bronymec enpresak jaso zuen Caja Rural de Navarra-ko kide Daniel Montoyaren eskutik (ondoko argazkian). Bronymec, metal ez-ferriko (brontze, aluminio eta kobrezko aleazioak), plastiko tekniko eta konpositeen merkaturatze eta mekanizazio lanetan espezializatua dago.
Argazkiak:
- Iaz hamahiru enpresa sortu ziren Elgoibarren, Debegesak lagunduta (2011-05-18)
- Debegesak lagunduta zazpi enpresa sortu dira 2009an Elgoibarren (2010-05-18)
- Zortzi enpresa berri sortzen lagundu zuen Degegesak 2007an (2008-02-28)
- Zortzi mikro-enpresa berri sortu dira Elgoibarren 2006an (2007-01-26)