Txankakua Merkatari Elkarteko arduradunak gustura daude aurtengo feriak eman duenarekin. “Eguraldia lagun izan genuen eta jende dezente hurbildu zen feriara”, adierazi du Nerea Erkiaga elkarteko idazkariak. Helburu ekonomikoak baino gehiago euren produktuak herritarrei ezagutaraztea dela feriaren helburua argitu du Erkiagak, eta hainbat herritarrek "eskertzen du eta halaxe adierazten digu egiten dugun ahalegina", gaineratu du. Txankakuako kideek euren produktuak erakutsi eta saltzeko jarri zituzten 14 postuez gain, umeentzako puzgarriek eta, batez ere, Txu-txu trenak arrakasta handia eduki zuten. Trenera igotzeko ilarak trena bera baino luzeagoak ziren.
Lagun gehien batu zituen ekintza, baina, 100 euroko sei erosketa txekeen zozketa izan zen. 13:00ak inguruan jendetza batu zen plazan euren txartelak sarituak ziren ala ez jakiteko. Hona hemen saritutako zenbakiak eta zenbakien jabeak (ondoko argazkian dauzkazue irabazleak).
- Ana Mª Bilbao – 5217
- Sara Fernández - 474
- Inma Iriondo - 7552
- Koro Rivero - 1623
- Amaia Ansola - 2864
- Arantza Bikondoa – 78
•Argazkiak: