The Ten Million Project izeneko gosari bilera antolatu dute IMHn, astelehenerako

elgoibarren.net 2011ko ira. 29a, 15:55

 
Datorren astelehenerako (urriak 3) The Ten Million Project gosari bilera antolatu du Gipuzkoa Berritzenek. 09:00etan hasi eta 11:00ak bitartean izango da bilera, Makina Erremintaren Museoan, eta Debabarrenerako biztanleek parte hartzeko aukera dute. Ideia berritzaileak bilatzea da helburuetako bat.

 


 The Ten Million Project gosari bileraren helburua, aurtengo edizioan edota hurrengo edizioan aurkeztu ahal izateko proiektu berritzaileak lantzea da; horrez gain baina, bitarte horretan, aurkeztu diren proiektu horien garapenean laguntzea ere badu xede egitasmoak.
  • Gosarian parte hartu nahi dutenek, Gipuzkoa Berritzebera deitu eta Ane Ricoz galdetuta eman dezakete izena. (934 309 432 telefonora deitu edo arico@innobasque.com e-postara idatzi). Gaur (irailak 29) da izena emateko azken eguna. Doakoa da.

*Informazio gehiago, IMHren atarian: www.imh.es