Patxi Lopez: "Ideko-IK4 internalizazio eta berrikuntza arloetan erreferente bilakatu da"

elgoibarren.net 2011ko abe. 14a, 17:42

 
Nazioarte mailan nabarmendu nahi badute, euskal enpresa guztiek Ideko zentro teknologikoaren eredua jarraitu behar dutela esan du Patxi Lopezek Ideko-IK4 teknologia gunearen 25. urteurrena ospatzeko, gaur goizean, egin duten ekitaldian. Krisiari aurre egiteko "tresnarik baliotsuena" berrikuntza dela gaineratu du lehendakariak eta horri lotuta, berrikuntzan Barne Produktu Gordinaren %3 lortzea aurreikusten duela Eusko Jaurlaritzak aurreratu du lehendakariak. (argazkiak, bideoa eta audioa dauzka)



1706638624033 Patxi Lopez: "Ideko-IK4 internalizazio eta berrikuntza arloetan erreferente bilakatu d

Patxi Lopez Lehendakariarekin batera, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoaren sailburua, Bernabé Unda, Mondragón Taldearen lehendakaria, Jose Maria Aldekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko diputatua, Jon Peli Uriguen eta Elgoibarko alkatea, Alfredo Etxeberria izan dira, beste zenbait agintariren artean, Ideko-IK4 tektologia-gunearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldian. Horiez gain, aspaldidanik Idekoren bezero den Txinako enpresa bateko ordezkariek ere, Zhang jauna buru zutela, parte hartu dute ekitaldian.

"Luxuzko sherpak"
  Emilio Durò, nazioarteko aholkulari eta hizlariaren solasaldi batekin hasi dute ospakizun ekitaldia Idekoko langileek eta gonbidatuek. Ondoren, enpresa ezagutzeko bisita gidatua egin dute agintariek, eta, horren ostean, Ramon Uribe-Echeberria, Ideko-IK4ko Zuzendari Gerenteak, Rafael Barrenecheak, Jose Maria Aldekoak eta Patxi Lopezek hartu dute hitza. Lehendakariak Ideko moduko zentro teknologikoek lantzen duten berrikuntza krisiari aurre egiteko tresnarik baliotsuena dela adierazi du, eta Elgoibarko enpresa honek, gainerako euskal enpresentzat "luxuzko sherparen" lana egiten ari dela azaldu du: "Etorkizunean eraiki nahi dugun herrialde mota aukeratzeko gidari eta eredu lanak egiten dituzte Ideko zentro teknologikoa moduko enpresek".

1706638624157 Patxi Lopez: "Ideko-IK4 internalizazio eta berrikuntza arloetan erreferente bilakatu d

1706638624254 Patxi Lopez: "Ideko-IK4 internalizazio eta berrikuntza arloetan erreferente bilakatu d

1706638624382 Patxi Lopez: "Ideko-IK4 internalizazio eta berrikuntza arloetan erreferente bilakatu d

1706638624468 Patxi Lopez: "Ideko-IK4 internalizazio eta berrikuntza arloetan erreferente bilakatu d


I+Gan BPGren % 3, 2015erako
  Eusko Jaurlaritza ikerkuntza, garapena eta instituzionalizazioaren aldeko apustu sendoa egiten ari dela esan du Lopezek. "Nire gobernuak ongi daki eta guztiz konprometituta dago arlo honetan, Berrikuntzarenean, alegia. Gure historian lehen aldiz Barne Produktu Gordinaren %2a igo dugu berrikuntzan. Hau da, oparoaldietan baino gehiago inbertitzen ari gara, eta horrela jarraitu nahi dugu etorkizunean", Hala, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plan berriaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak finkatutako helburua agertu du: Euskal enpresek ikerketan eta garapenean egiten duten inbertsioa BPGren % 3ra iristea 2015erako. "Hori lortzeko denok batera lan egin behar dugu, ordea, instituzio, enpresa, zentro teknologiko... euskal gizarte osoaren egitasmoa dugu hau, hain zuzen ere. Partekatzen dugun ADNan berrikuntzaren genea ezartzea da gauza", azaldu du.
  • AUDIOA: Patxi Lopezen hitzaldia osorik.
Audio

Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza

BIDEOA:

Fuente: Irekia - Gobierno Vasco

ARGAZKIAK: (Picasan)