Txankakuak 1.800 euro zotz egingo ditu Gabonetan bezeroen artean

elgoibarren.net 2011ko abe. 16a, 08:55

 
Txankakua Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkartea Gabonetako kanpaina burutzen ari da eta bere bezeroen artean 1.800 euro banatuko ditu, erosketa baleetan. Gabon jaiak girotzeko asmoz, gainera, alfonbra gorriak eta zuhaitz zuriak jarri dituzte denden kanpoaldean.



 Bezeroen artean hamar sari zozketatuko ditu, aurten ere, Txankakua elkarteak. 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi sari, hain zuzen ere. Guztira, 1.800 euro oparituko dituzte erosketa baleetan. Ez da opari bakarra izango, Txankakuako maskotak 1.000 arbel magnetiko oparituko ditu-eta, datozen egunotan, Txankakuako bazkide diren dendetan erosketak egiten ari diren bezeroen artean.

•Apaingarriak
 Gabon jaietan kaleak girotzeko asmoz, alfonbra gorriekin eta zuhaitz zuriekin apaindu dituzte Txankakuako dendek erakusleihoak eta denden kanpoaldeak.