Pintxo poteoa antolatu du Elgoibarko Ostalarien Elkarteak

elgoibarren.net 2012ko urt. 24a, 13:44

 
Euro bat eta erdi ordaintzearen truke pintxo bat eta baso bat sagardoz dastatzeko aukera izango dute, eguazten eta eguen honetan, urtarrilaren 25ean eta 26an, hain justu, Elgoibarko Ostalarien Elkartea osatzen duten tabernetako batera hurbiltzen diren lagunek. Ostalaritza suspertu eta herrian giroa sortzeko asmoz antolatu dute ekimena.

 


 Herriko zenbait ostalarik sortu zuten, joan zen urtean, Elgoibarko Ostalarien Elkartea, eta, une honetan, 23 bazkidek osatzen dute elkartea: Ametsa, Gabi, Gorbea, Ibai-Ondo, Iriondo, Iturri, Jai-Alai, King-Kong, Lambroa, Mahats, Malape, Pilon, Salento, Sigma, Sua, Tantaka, Toletxe, Txarriduna Hotela, Txarriduna jatetxea, Urkiola, Usatorre, Viento Sur eta Xaguak.
 Eguazten eta eguen honetan aurrez aipaturiko taberna horietako batera joaten direnek, pintxoa eta baso bat sagardo euro eta erdian jaso ahal izango dute. Ostalariek aurreratu dutenez, gainera, sagardotegietako ohiko menuarekin zerikusia duten pintxo bereziak prestatuko dituzte egun horietan.