Pedro Andonegi, Pello Arrieta, eta IMH eta erreminta makinaren museoko kideez gain, Anton Bergarak, Luis Mari Zabaletak eta Miguel Angel Mugikak osatzen dute talde eragilea, eta Elgoibarko Makina Erremintaren Historizaleak izenarekin hasiko dira lanean. Otsaila lan plana diseinatzeko hartuko dute, eta luze ez dela ekingo diote testigantzak grabatzeari.
- Goiko argazkian honakoak ageri dira, ezkerretik hasita: Edurne Bilbao IMHko komunikazio arduraduna, Luis Mari Zabaleta, Anton Bergara, Pedro Andonegi, Miguel Angel Mugica, Pedro Ortuondo Makina Erremintaren zuzendaria, Pello Arrieta, eta Joxean Egaña IMHko zuzendaria.
Erreminta makinaren historiaren gaineko idatziak egon badauden arren, sektore horretan lanean jardundakoen bizipenak apenas dauden jasota. Ahozko lekukotzak bilduko dituzte, eta “ahalegin berezia” egingo dute protagonista euskaldunak topatzen. Izan ere, haien bidez, Elgoibarko euskara ere jasota geldituko dela uste dute ekimenaren bultzatzaileek. Lerro hauen bidez, herritarren laguntza eskatu dute. Informazio osoagoa: imh.es