PPko ordezkariak erreminta makinaren sektorea ezagutzen izan dira

elgoibarren.net 2012ko ots. 24a, 10:57

 
Euskadiko Alderdi Popularreko ordezkariek, Antonio Basagoiti presidentea buru, Makina Erremintaren Institutua eta Elgoibarko zenbait enpresa ezagutu zituzten, eguaztenean, erreminta makinaren sektorea barrutik ezagutzeko egin zuten bisitan.



 Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidentea, Borja Semper Gipuzkoako PPko presidentea eta legebiltzarkidea, Juan Carlos Cano Gipuzkoako PPren idazkari nagusia eta Javier Núñez Elgoibarko PPko zinegotziak IMH, Makina Erremintaren Museoa eta zenbait enpresa bisitatu zituzten, makina erreminta sektorea ezagutzera emateko AFMk, Espainiako Makina-Erremintaren Ekoizleen Federazioak, antolatu zuen jardunaldian.

PPko ordezkariak Ideko IK4 zentro teknologikoan.

Goizean Izar eta Danobat enpresak eta Ideko IK4 zentro teknologikoetan izan ziren, eta, handik IMHra joan ziren. Ikastetxeko instalazioak ezagutzen zituzten bitartean IMHren jarduera eta proiektu garrantzitsuenen berri, hauen artean Asmaola eta Txandakako Ingeniaritza, jaso zuten bertako arduradunen eskutik. Museoa bisitatu ostean Azkoitia aldera joan ziren PPko ordezkariak, han Ibarmia enpresa ezagutzeko asmoa zuten-eta, jardunaldiari amaiera emateko.