"Eskaera ez da zalantzan dagoena, nork salduko duen baizik", nabarmendu zuen Xabier Ortuetak BECen Makina-tresnari buruz egingo den bi urtez behingo Azoka aurkezteko Punen (India) egin zuten aurkezpen ekitaldian.
AFMko presidentearen ustez India "oso herrialde interesgarria da datozen urteetarako"; izan ere, "guztia dago eraikitzeke energiaren, azpiegituren, trenaren nahiz industriaren alorretan", eta euskal makina-tresna liderra da mundu-mailan sektore horietan.
•Danobat Indian
Jaurlaritzak Ganberekin lankidetzan antolatu duen enpresa-misioan, Indian ezarrita dauden euskal enpresa batzuen sendotasuna egiaztatu dute. Eta, Punen instalatutako bi enpresa nabarmendu dituzte: Danobat, batetik, Mondragon Korporazioaren kooperatibakoa, taldea gune horretan dituen poligonoetako batean lantegi bat bukatzen ari baita; eta RPK, bestetik, enpresa gasteiztarrak aste honetan bere ekoizpen-lantegi berria inauguratu du, atzerrian ezartzeko oso eredu "lehiakorrarekin".

AFMk urtero guztira 30 milioi euro (aurten 40) balio duten produktuak
esportatzen dituela Indiara adierazi du Ortuetak. Ekainean Danobaten
lantegi berria irekitzen denean, AFMko 7 enpresak izango dute presentzia
Indian, eta elkarteak 1.100 milioi eurotik gorako fakturazioarekin
itxiko duela urtea azaldu du Ortuetak. Danobat Punen eraikitzen ari den lantegia bisitatu zuen, hain justu, lehendakariak.
Lantegiak herrialde horretan Taldearen negozioa zabaltzea du helburu, eta aurtengo irailean lanean aritzea eta 50 langile inguru izatea espero da. Kuntsanen (Txinan) martxan jarri duen parke industrialaren esperientziaren ostean, Mondragón Korporazioa Punen industria-parke bat ari da eraikitzen. Bi kokapen izango ditu, bata, 60.000 metro karratukoa eta, bestea, 160.000 metro karratukoa. (iturria: irekia.euskadi.net)