Gipuzkoako Merkataritza Ganberak antolatzen dituen Gipuzkoako Industria eta Zerbitzu Enpresentzako Sarietan sariak jaso dituzten enpresak honakoak izan dira: LKS Taldea, Credeblug, Kutxa, Alcorta Forging Group eta EGILE Corporation XXI.
Alcorta Forging Group enpresak azken urteetan internalizazioaren alde egin duen lanagatik jaso du Gipuzkoako Bazkundearen errekonozimendua. Lorenzo Mendieta gerenteak jaso zuen saria Alcortaren izenean. Ondoko argazkian, sari banaketa ekitaldian izan ziren Alcorta enpresako zenbait ordezkari: Kepa Olalde, Javier Puyadena, Juan A. Exposito, Oskar Andres eta Josu Sanchez ageri dira Patxi Lopez lehendakariarekin.
Patxi Lopez lehendakariak "instituzio arduratsuak, langile kualifikatuak eta lehen mailako enpresak" behar dituela Eiskadik adierazi du sari banaketa ekitaldian, eta, bere ustez euskal "industria-politikaren ardatzak" direnak aipatuz eman dio amaiera ekitaldiari: finantzaketa, nazioartekotzea,
berrikuntza teknologikoa eta ekintzailetza. (www.irekia.euskadi.net webgunean irakur eta entzun ditzakezue lehendakariaren adierazpenok osorik). Ondorengo bideoan, berriz, sari banaketa ekitaldi guztia jasota dago.
•Bideoa:
Fuente: Irekia - Gobierno Vasco