Debabarrena Ekinean! sariei dagokienean, hauexek izan dira irabazleak:
- Iraunkortasuna/Nekaezintasuna sailean, errekonozimendua Jasone Osoro elgoibartarrarentzat izan da. Elgoibarko Udaleko ordezkari Miriam Monteroren eskutik hartu zuen Osorok errekonozimendua. Jasone Osorok 2010ean Berbak, www.berbak.net, izeneko enpresa sortu zuen, idazle zerbitzuak eskaintzeko. Berbak-en lan-tresna hitza da, testua, edukia; eta bezero bakoitzaren beharretara egokitzen da kasuan kasuko proposamena eginez.
- Plus Ekimena saria Mutrikuko Fadi Domit artisau-arrantzaleak jaso du. Enpresa-proiektu berri honen sorrera Debegesak babestu du, garapen agentziak eta Mutrikuko Udalak bultzatu eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak diruz lagundu duen “Balea” egitasmoko ekintza-alor baten baitan kokatzen baita. “Balea” proiektuaren ekintza-alorrak dira: artisau-arrantza, akuakultura, arrantza-turismoa eta industria eraldatzailea.
- Talde-lanari dagokion errekonozimendua Ekingune egitasmoak jaso du. Debabarreneko ekintzaile talde baten eskutik, Ekingune berriki sortu diren enpresei laguntza eta babesa eskaintzeko jaio da. Zonaldean erreferente izan nahi duen proiektua da, ekintzaileen arteko lankidetza sustatuko duena, eta kontaktu sarea landu eta lehiakortasuna hobetzea helburu duena.
•Babes eta adore mezua ekintzaileei
Debegesako Zuzendari Nagusi Juan Angel Balbasek eskainitako ongi etorriarekin hasi zen atzo, Ekintzailearen Eguneko ekitaldi nagusia. Balbasek ekintzaileen lana balioan jartzearen garrantzia azpimarratu zuen, hauek baitira “etorkizuna eraikitzen eta aurrera egiten lagunduko digutenak”. Halaber, babes eta adore mezua bidali zien ekintzaileei eta eskualdeko enpresariei, “euren lan bikainari eutsi diezaioten eta jakin dezaten Udalen eta Debegesaren laguntza izango dutela une oro”.
Ondoren, hitzaldia eskaini du Isabel Santiago coach eta ekintzaileak, “Pentsamendu berria, errealitate berria, jarduera berriak” izenburupean.
•Ekingune egitasmoaren aurkezpena
Hitzaldiaren ostean, Ibon Muguruzak eta Esther Velascok hartu zuten hitza, eskualdeko ekintzaile talde baten izenean, Ekingune egitasmo berria aurkezteko. “Ekingune eskualdean sortu berri diren enpresei laguntza eta babesa emateko jaio da, ekintzaileen arteko lankidetza bultzatu eta lehiakorragoak izateko”.

•Bideoa: (eibartv.com)
∞Lotura duten albisteak:
- Gemma Agirregomezkortak jaso du aurtengo ‘Gure Balioak’ saria (2011-11-11)
- Elgoibarko bi enpresa saritu ditu Debegesak Ekintzailearen Egunean (2011-05-27)
- Iaz hamahiru enpresa sortu ziren Elgoibarren, Debegesak lagunduta (2011-05-18)
- Debegesak lagunduta zazpi enpresa sortu dira 2009an Elgoibarren (2010-05-18)
- Zortzi enpresa berri sortzen lagundu zuen Degegesak 2007an (2008-02-28)
- Zortzi mikro-enpresa berri sortu dira Elgoibarren 2006an (2007-01-26)