- Honako hauek dira 2011n ziurtagiria jaso duten komertzio elgoibartarrak: Muruamendiaraz gozotegia, Astigarraga Kirolak, Pitxintxu, Modas Ferpi, MG Burdindegia, Luvik oinetakoak, Patxi harategia eta Garate jantzidenda.
Euskalit-ek, Kalitatearen Euskal Fundazioak ematen ditu UNE 175001 agiriak. Bezeroari arreta, emandako zerbitzua eta langileen profesionalizazioa aitortzen ditu ziurtagiri horrek, eta kalitatezko urrezko Qa lortzeko bidean, lehen pausoa da. UNE 175001 ziurtagiriak kalitate-parametro batzuetara behartzen ditu komertzioak: besteak beste, salgai dituzten artikuluak ondo erakustea, lokalak ondo argiztatzea eta tenperatura egokian izatea, langileak abegitsuak izatea edo etengabe hobetzeko egiten duten lana. Saria jaso duten dendek Euskaldendak konfederazioak antolatutako eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako formazio ikastaroa egin zuten, eta ondoren, ikasitakoa beren dendetan aplikatu zuten.
Maite Valmaseda Eusko Jaurlaritzako merkataritza zuzendariaren eskutik jaso zituzten 26 udalerriko 144 dendek ziurtagiriak, Zumaian egin zen ekitaldian. Euskaldendak (Euskadiko merkatari, ostalaritza eta zerbitzu enpresen elkarteen konfederazioa) osatzen duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 4.300 denda, zerbitzu enpresa eta ostalaritza enpresen artean, 144 dendak eskuratu dute, hortaz, kalitateko urrezko Qa lortzeko bidean jartzen dituen lehen ziurtagiria.