LAB sindikatuak antolatutako bizikleta martxak geldialdiak egingo ditu bailarako herri bakoitzean, bertan bizi den egoera ezagutzeko."Herriz herri dugun argazki erreala aterako dugu. Herri bakoitzean ezaugarritze berezia emango diogu: azken urtetan galdutako lanpostuak, itxitako enpresak, metalgintzaren egoera, merkataritzaren egoera, lehen sektorea, sektore publikoaren ahultze estrategia, zerbitzuak eta erabiltzaileak… Herriz herri eragina jaso duten langile eta eragileekin egongo gara", azaldu dute ekimenaren arduradunek.
•Langileriaren kontrako “neurri onartezinak”
Beste eredu ekonomiko eta sozial bat lortzeko bidean, beste politika sozial eta ekonomiko batzuk aplikatzea “ezinbestekoa” dela nabarmendu dute LAB sindikatuko arduradunek. “Horretarako behar besteko indarra eta babes soziala badagoela ziur gaude”, gaineratu dute.
LABetik salatu dute krisi ekonomikoaren aitzakiarekin patronala, banka eta lekuan lekuko gobernuak langileriaren kontrako “neurri onartezinak” hartzen dabiltzala. “Murrizketa sozial amaigabeak, kaleratze etengabeak, lan baldintzen gogortzeak, esparru eta eremu guztietan murrizketak: osasungintzan, hezkuntzan, orokorrean sektore publikoan... abar luze batekin krisaren erantzule klase zapalduenak egin nahi gaituzte, kapitalaren eta enpresen errentak igotzeko apustua eginez”.
•Egitaraua
Bizikleta martxaren bi zutabeak ordu berean, 9:30ean abiatuko dira Mutrikutik zein Eskoriatzatik, eta ordu berean Eibarren batera amaitzea da asmoa, 18.30etan, Untzagan manifestazioa hasteko. Jarraian, zutabe bakoitzerako aurreikusitako ordutegi eta ibilbideak irakur ditzakezue, antolatutako ekimenekin batera:
•Lehen Zutabea:

- 9:30 Mutriku-Eibar . Irteera Mutrikutik, 9:30ean. Gaia: arrantza; guraize fabrika. Argazkia osatu merkataritza eta industriaren egoerarekin. Turismoa eta hirugarren sektoreko egoera. Hasieran martxaren kokapena eta zer egitera goazen azalduko da. 10.00etan irtengo da martxa Mutrikutik.
- 10.00-10.30 Mutriku- Deba. Turismoari zuzenduta eskuorri berezitu bat banatuko dute. 11:00etan Debatik irten.
- 11.00- 11.30 Deba- Mendaro. Ospitalean eskuorriak banatuko dituzte. Ordu erdiko egonaldia, irten 12.00etan.
- 12.00- 12.30 Mendaro-Elgoibar. Egin beharrekoak egin eta 13:30etan bazkaltzera. Irteera 16.30etan .
- 16.30- 17.00 Elgoibar-Maltzaga. Maltzagan bi zutabeak bat egin eta Eibarreraino elkarrekin joango dira.
- 17.00- 17.45 Maltzaga- Eibar. Manifestazioa 18:30ean. Bitartean eskuorriak banatu eta kale agitazioa landu. Eibarren arazo eta egoera orokorraz gain Alfako arazoarekin lotura egin eta beraiei eman protagonismoa.
*Argazkia: Eta kitto!