Sallobente-Ermuaran bailaran kokatuta dagoen Doimak enpresa txikia da,
30 langile baino ez ditu-eta, baina dituen erronkak eta asmoak handiak
dira. Horren lekuko da Alemaniara salduko duten artezteko makina
erraldoia. Sekula egin duten makinarik handiena da: 19 metro luze, lau
zabal eta 80 tonako pisua ditu. Tomas Mugerzak eman dizkigu makinaren
inguruko xehetasunak eta, baita krisialdiari aurre egiteko dituzten asmoen
berri ere. (bideoa dauka)