Azken honen inguruan honela azaldu dute webgunea sortzeko ideia: “Badakigu gaur egungo bizitzeko erritmoak ez duela bat egiten azoketako ordutegiekin eta gainera badakigu baita ere, egungo gizarteak interneten bilatzen duela informazioa eta gero eta gehiago internet bidez gauzatzen direla erosketak. Guzti hori jakinda, eskualdeko baserriko produktuak eskuratu nahi izanez gero baserrikoa.com orrialdeak ematen duen informazioa izanda ez dago arazorik".
•Eskualdeko azoka eta merkatuak
Azoka eta merkatu guztien inguruko informazioa ere jasotzen du webguneak, baita azoketan antolatzen diren ekintzak eta tailerrak ere, garaian garaiko produktuen egutegia, errezetak, landa auzoetako jaien berri ematen da, ibilbide gastronomikoak eta gure natura aberatsak ematen dituen aukerak, bertako produktuak kontsumitzearen garrantzia osasuna, garapen jasangarria eta ingurugiroarekin lotuta.
Erosleen parte hartze zuzenari esker, herriko ekonomia sustatzen eta landa eremu bizi bat mantentzen laguntzen dutela senti dezaten tresna ezin hobea dela webgunea uste dute Baserriko Debabarrena proiektuko arduradunek.