Legealdiko Planaren baitan egin ditu Gesgune enpresak enplegua sortuko duten jarduera berriak antzemateko diagnosiak. Enpresak, nagusiki, ondorengo sektoreetakoak izan dira: mekanizatua, enpresentzako zerbitzuak, galdaragintza eta laser bidezko soldadura, tratamendu termikoak eta azal-tratamenduak. Guztiak 60 langiletik beherakoak.
Bestalde, honako atal hauek landu dira: kalitatea, antolakuntza eta giza baliabideak, merkatuarekiko egokitzapena, errentagarritasuna eta produktibitatea, zuzendaritza eta estrategia, lankidetza eta irekitasuna, berrikuntza eta teknologia.
Elkarrizketak egin eta gero, une honetan enpresen interesgune nagusiak zein diren identifikatu dituzte. Ondokoak dira:
- Barneko nahiz kanpoko merkatuetan salmentak areagotzea, enpresen arteko lankidetzaren bidez, merkatua zabaldu ahal izateko. Horretarako, hala nola, eskaintza hobetu, bazkideak eta merkatu berriak bilatu, esportaziorako kontsortzioak sortu eta garapenaren alorrean lankidetzan jardun beharko da.
- Kostuak murriztea. Horretarako, garrantzitsua da erosketa bateratuko Zentraletan parte hartzea eta hondakin arriskutsuak, ingurumen arloko zerbitzuak, energia eta eraginkortasun energetikoa, mugikortasuna eta komunikazioak elkarlanean gestionatzea.
- Gestioaren alorrean kalitate sistemak ezartzea.
- Langileen prestakuntza, lan arloko profilak. Hainbat esparruri buruzko aholkularitza praktikoa.
- Enpresen arteko harremanak sendotzea.
- Industrialdeak gestionatzea.
Horiek horrela, nahi duten enpresei hainbat proiektutan parte hartzeko aukera emango zaie. 2013an, proiektuari jarraipena emango zaio, eta diagnosiak egingo dira Elgoibarko beste hainbat sektoretan eta enpresatan.
•Udalak bitartekoak eta tresnak jarri
Udalak jarduera ekonomikoa sortzeko mugak dituela aitortu du Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak. "Udalaren eta erakundeen zeregina informazioa jaso, antolatu eta diagnosiak mahai gainean jartzea da, hau da, erremintak eta bitartekoak jartzea dagokigu guri, erakundeoi. Erabakiak hartzea, baina, eurei dagokie, interesatuei”, azaldu du.

Elgoibarko enpresen lehiakortasuna sustatzeko proiektuak antzematearena lan ildo interesgarria dela uste du alkateak, “Enpresa txikien mugak gainditzen laguntzen du, batetik, eta enpresa txiki horiek saretzen, bestetik”. Ildo beretik, indarrak batuz gero arrakastatsuagoak izan daitezkeela ikustarazi dietela adierazi du Gesguneko teknikari den Esther Velascok. “Gerta liteke, esaterako, enpresa txiki batek feriaren batera aurkezteko produktu-gama nahikorik ez izatea, baina bi edo zenbait enpresa txiki batuz gero, bertara joan eta euren produktuak ezagutzera emateko aukera hobea izan dezakete”.
•Krisiak itota
Batzuei begiak ireki dizkietela aitortu du Esther Velascok, baina beste askok ez dute gehiegizko interesik azaldu, krisiak itota daudela-eta. “Nekatuta eta etsita daude enpresa txikienetako arduradunak, batez ere, 3-4 urteko krisialdiari amaierarik ikusten ez diotela-eta”.
•209 enpresa, jarduera industrialean
Elgoibarren jarduera industrialean diharduten 209 enpresa daude une honetan. Horietan 2.800 langile inguru ari dira lanean –krisia hasi aurretik 3.100 inguru ziren-. Langile gehienek, 1.800 langile inguruk, Elgoibarko sei enpresetan, handienetan, lan egiten dute.