‘Kapitalismo Ekonomikoaren krisia” jarri diote izenburua Nekane Juradok gaur emango duen hitzaldiari. Kapitalismoaren bilakaeraren gainean gogoeta egitea proposatuko du Juradok, eta irtenbideez ere hausnartuko du. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Planifikazioko arduradun izan da 25 urtez Nekane Jurado.
•Arnaldo Otegiren aldeko elkarretaratzea
Joan den hilaren 13an hiru urte bete zituen preso Arnaldo Otegik, eta salatzeko, elkarretaratzea antolatu zuen Arnaldo askatu, politika askatu herri ekimenak. Kalegoen plazan egin zuten, zapatuan.