Aitor Ibabe irakaslea da eta Gasteizen egiten du lan. Hiri laua da Arabako hiriburua eta ume asko ibiltzen dira bizikletaz zein patinetez. Eskolara ere ume asko joaten direla patinete gainean azaldu du Aitor Ibabek. “Hogeita bost laguneko gela batean baliteke dozena bat inguru patinetez joatea eskolara”, zehaztu du. Ume horiek patineteak aparkatzeko leku aproposik ez zutela ikusita, konponbide baten bila buruari bueltak ematen hasi zela azaldu du. Endika Gonzalez lagunarekin harremanetan jarri zen orduan. Ingeniaria da lanbidez Endika Gonzalez. Gauzak asmatzeko afizioa dute biek eta patente bat baino gehiago dituztela argitu dute.
•Giltzarrapo txiki batekin nahikoa
Bizikletentzako aparkalekuak dauden moduan, patineteentzako ere antzerako bat diseinatzeko lanari ekin zioten biek, eta emaitzarekin gustura geratu zirenean, asmakizuna patentatu egin zuten. Joan den urtarrilean izan zen hori. Prozesu honetan SIPP galdara-enpresa elgoibartarraren laguntza izan dute. Patinetea aparkalekura giltzatuta lagatzeko asmatu duten sistema nabarmendu dute bi asmatzaileek. Giltzarrapo xume batekin patinetea aparkalekura giltzatuta geratzen dela azaldu dute. “Patinetean dabiltzanentzat ez da erosoa giltzarrapo handi bat soinean eraman beharra. Gure sistemarekin giltzarrapo txiki bate nahikoa da patinetea aparkalekura kateatzeko. Hori da egin dugun ekarpen handiena”.
Ibabek eta Gonzalezek asmatutako aparkalekuak Gasteizen jarri zituzten lehenik, Estadio Fundazioa kiroldegiaren kanpoaldean. Gero, San Viator eskolatik jaso zuten aparkalekuak jartzeko eskaera. Patineteak saltzen dituen denda baten kanpoaldean ere jarri dute.
Elgoibarko Udala izan zen interesa azaldu zuen hurrengoa. Mugikortasun iraunkorraren astearen barruan antolatutako ekintzen artean, patinete eta bizikletentzako aparkalekuak jarri dituzte herriko hiru tokitan: Musika Eskolaren ondoan, Gotzon Garate Udal Liburutegitik gertu eta Giza Eskubideen parkean.

- Informazio osoagoa: www.scooterparking.es